Euskarazko Industria 4.0-a ere posible da

Euskarazko Industria 4.0-a ere posible da
02 Diciembre 2021

Ukaezina da azken urte hauetan Industria 4.0 kontzeptuak hartu duen indarra eta digitalizazioaren beharra nabarmena dela ezin daiteke uka. 4. Industria Iraultzan murgilduta gauden honetan, asko dira merkatuak eskaintzen dituen sektore anitzetara bideratutako soluzioak digitalizazioaren inguruan. Baina zenbat aurki ditzakegu euskaraz?

Azken urteotan, ZITUk bereziki mekanizatu tailerretara bideratutako softwarea garatu du. Agian, dagoeneko batzuek entzungo zenuten software honen izena: ERIS. Software honek makina erremintak monitorizatzen ditu denbora errealean, inongo bitarteko gailuren beharrik izan gabe, datuak zuzenean CNC-tik hartzen baititu. ERISak mekanizatu tailer baten digitalizazioa dakar berarekin eta prozesu produktibo guztiaren trazabilitatea eskaintzen du, enpresako beste kudeaketa sistemekin lotzen baita, hala nola, ERP-a edota CAD/CAM-ekin. Eta guzti hau helburu jakin eta argi bat lortzeko: makinen OEE-a (Overall Equipment Effectiveness) edo errendimendua handitzea, enpresaren lehiakortasuna handitu eta hobetuz.

Besteak beste, ERISak honako funtzionalitateak eskaintzen ditu:

  • Makinen monitorizazioa denbora errealean
  • Adimen Artifizialaz doituriko planifikatzaile aurreratua
  • Datuen analitika aurreratua
  • Mantenu prediktiboa
  • Programen bertsioen kontrola
  • Erreminten kontrola
  • Kalitatearen kontrola
  • Efizientzia galeren kontrola

 

ERISa hau eta askoz gehiago ere bada, eta euskaraz nola ez ba!

 

Euskaraz digitalizatu nahi? Jarri gurekin harremanetan konpromisorik gabe eta demo bat egingo dizugu.